Bilbao Museoaren Ukitzeko Artea erakusketa ibiltaria Zabalarra eskolara heldu da aste honetan eta martxoaren 11ra bitartean egongo da bertan. Erliebedun zortzi koadro ukigarrik osatzen dute erakusketa. Artelanetara ukimenaren bidez hurbiltzea proposatzen du erakusketak eta ikusmen-urritasuna duten pertsonei nahiz bestelako esperientzia bat bizi nahi duten eskolako ikasleei eta gurasoei zuzenduta dago. Hain zuzen, hainbat bisita egin dituzte ikasleekin eta, begiak estalita, ikusmen urritasuna duten pertsonen egoera esperimentatu eta ulertu dute.
Artelanak historiako garai desberdinetako arterlanen erliebedun kopia ukigarriak dira. Enpresa espezializatu batek egin ditu, irudiei testurak eta erliebea ematea lortzen duten hainbat teknika erabiliz.