Hiruzulo jaialdiaren IV. edizioa, Haatik eta Arineketan taldeegaz

Aritz Maldonado 2026ko martxoaren 3a

Hiruzulo jaialdiaren IV. edizioa egingo dute zapatuan, martxoak 7, Durangoko San Agustin kulturgunean.

"Instrumentu unibertsala da txistua, hori dela eta, bestelako formula batzuk erakusten saiatzen ari gara, eta Hiruzulo folk jaialdia horren adibideetako bat da", azaldu du Xabier Etxeita Jaizaleko kideak. Horrela, zapatuko emanaldian Arineketan taldea izango da talde gonbidatua, eta Haatik dantza taldeagaz batera Zaharrak berri proiektua aurkeztuko dute. Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran dira Arineketan taldeko buruak, eta 2020an lehen diska kaleratu zutenetik, plaza ugaritan defendatu dute euskal musika tradizionalaren berrikuntzan oinarritutako proposamena. Horrez gainera, Jaizalek harrobia lantzeko apostuagaz jarraitzen duela nabarmendu du Etxeitak. "Gaur egungo mundura egokitzen ari da txistua, eta Jaizale ere bai berarekin. Eta hori, Bartolome Ertzilla musika eskolagaz batera egiten ari garen lanari esker ere bada", gehitu du.

Kontzertua Abadiñon

Bestalde, martxoaren 15ean Durangaldeko 70. Txistulari eguna ospatuko dute Abadiñon. Kontzertu berezia eskainiko dute,

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!