ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: "1.500 euroko gutxieneko soldata behar dugu, eta hori hemen erabakitzea"

Ekaitz Herrera 2026ko martxoaren 3a

ELA sindikatuak manifestazioa egin du gaur Durangoko kaleetan, martxoaren 17ko greba orokorraren atariko modura. 

Mobilizazioak Landako Gunearen ondotik irten du, eta Madalena, Sasikoa eta Zumalakarregi kaleak zeharkatu ditu, harik eta Alde Zaharrera iritsi den arte. Andre Marian amaitu dute mobilizazioa. Uribarri Irigoras ELAren Durangaldeko arduradunak greba orokorrean parte hartzeko arrazoiak azaldu ditu: "Argi dago gaur egungo gutxieneko soldatagaz ezin garela hilabete amaierara ailegatu. Gure soldatek geroago eta pisu gutxiago dute aberastasunaren banaketan. Hori dela eta, 1.500 euroko gutxieneko soldata behar dugu, eta hori hemen erabaki".  

Halaber, manifestazioa baino lehen, ELAko 300 bat ordezkari sindikal Plateruenean batu dira. "Asanblada horretan argi gelditu da ELAko ordezkariek greba orokorrarekin duten konpromisoa", esan du Irigorasek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!