[EGITARAUA]: Berdintasuna sustatzeko ekintza sorta Durangon, 'Denon ardura da' lemapean

E.H. 2026ko martxoaren 3a

Martxoaren 8aren harira, hilabetean zehar manifestazioak, kirolarien topaketak, zinema emanaldiak, mahai-inguruak eta ekintza kulturalak egingo dituzte Durangon. 

"Borroka feminista ikusarazteko eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago" baten alde eragiteko ekintzak izango dira. Denon ardura da lelopean, berdintasunak gizarte osoa inplikatzen duela nabarmendu du Durangoko Udalak.

EGITARAUA

Martxoak 5, eguena

  • 11:30 Adierazpen instituzionala. Andragunea
  • 18:30 Durangoko goi-mailako kirolariekin topaketa. Moderatzailea: Eneritz Iturriagaetxebarria txirrindulari profesional ohia. Kurutzesantun

Martxoak 7, zapatua

  • 18:30 Bideokliparen grabaketa murgiltzailea. (Antolatzailea: Plateruena Kultur Aterpea eta Rock Izar. Plateruenean.

Martxoak 8, domeka

  • 12:30 Manifestazioa Ezkurditik hasita. "Beste mundu bat feminismotik. Frente a los sistemas de dominacion: lucha y organización". (Antolatzailea: Durangoko mugimendu feminista.

Martxoak 12, eguena

  • 18:30 Bertso-saioa: Izena duena bada. (Antolatzailea: Medicus Mundi Bizkaia). Arte eta Historia Museoan.

Martxoak 14, zapatua

  • 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Zine forum feminista Adolescence telesaila onarri, Moderatzailea: Estibaliz Linares. (Antolatzailea: Andereak). Zugaza zineman

Martxoak 15, domeka

  • 12:00 Lilakrosa Ezkurditik hasita. Kamiseten salmenta 11:00etatik aurrera. (Laguntzailea: Durango Eskubalo Kirol Taldea)

Martxoak 26, eguena

  • 17:30 Berbaldia: Adineko emakumeen aurkako indarkeria: egiturazkoa, ezkutukoa eta berezia. Hizlaria: Iratxe Herriro gerontokriminologoa, ikertzailea eta prestatzailea. Kurutzesantun

Martxoak 28, zapatua

  • 19:00 Abesti feministen VIII. lehiaketako finala. Plateruenean
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!