Etxebizitza alokairua ordaintzeko laguntzak Durangoko gazteentzat

E.H. 2026ko martxoaren 2a

Durangoko Udalak 50.000 euroko diru atala prestatu du 18 eta 35 urte bitarteko gazteen iazko etxebizitza alokairuak laguntzeko.

2025eko alokairuen % 30 eta % 50 arteko kopurua lagunduko dute, 435 euroko mugagaz hileko. Eskatzaileen diru sarrerak ezingo dira 28.490 euro gordin baino gehiagokoak izan urtean, eta hileko etxebizitza alokairua ezingo da 850 euro baino gehiagokoa izan. Halaber, eskatzaileek Durangon egon beharko dute erroldatuta, eta udalerriko etxebizitza bat izan beharko dute errentan. Eskaerak HAZ bulegoan egin behar dira martxoaren 27a baino lehen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!