Alpino Tabira mendi taldeak prest ditu martxoko irteerak. Zapatuan, martxoak 7, Legarmendi inguruak zeharkatuko dituzte AEKren Mendilagun programa oinarri. Martxoaren 14tik 15era mendi-ski ikastaroa egingo dute Belaguan, eta Bizkaiko Biraren hurrengo etapa Balmaseda inguruan. Egun batzuk aurrerago, martxoaren 22an, Rudroneko arroila ezagutzera joango dira (Burgos). Hilabetea Anbotopeko magalak ezagututa amaituko dute Besaide taldekoekin batera (hilak 28).