Durangaldeko Ikamak bat egin du Gasteizko Martxoaren 3ko ekitaldiekin

E.H. 2026ko otsailaren 27a

Ikamaren jardunaldi bat Iurretako gaztetxean.

Martitzenean, Gasteizko ekitaldietara joateko autobusa antolatu dute Durangotik. 

Martxoaren 3an 50 urte beteko dira polizia frankistak Gasteizko Zaramaga auzoan bost langile hil eta beste ehunka zauritu zituenetik. Hori dela eta, Durangaldeko Ikamak autobusak ipiniko ditu egun horretan Gasteizko oroimen ekitaldietara joateko. Durangotik irtengo dira, 10:00etan. Bueltakoak 16:00etan irtengo dira Arabako hiriburutik. Ikamak azaldu duenez, Gasteizko sarraskitik 50 urtera gaur egungo ikasleei dagokie "lan eta bizi baldintzen alde lanean jarraitzea eta errepresioa salatzea", baita "gertatutakoak belaunaldi berriekin gogora ekartzea" ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!