'Peleles' antzezlana astelehenean, nerabeen ziurgabetasuna eta osasun mentala oinarri

E.H. 2026ko otsailaren 26a

La Berrea Teatro konpainiaren 'Peleles' lana.

Obra 11:00etan taularatuko dute San Agustinen. Aktoreen artean Paul Unamunzaga durangarra dago.

Martxoaren 2a Nerabeen Ongizate Mentalaren Munduko Eguna dela eta, astelehenean, La Berrea Teatro konpainiak Peleles antzezlana eskainiko die institutuko ikasleei. Obrak nerabe askok bizi duten ziurgabetasuna eta bakardadea lantzen ditu, eta presio sozialei buruz hausnartzen du. Paul Unamunzaga aktore durangarra dago antzezleen artean. Obra 11:00etan taularatuko dute San Agustinen.

Durangoko Udalak azaldu du esperientzia kultural bat bakarrik barik, obrak osasun mentalari eta gazteen ongizateari buruz berba egiteko aukera eskaintzen duela. Antzezlana amaituta, ikasleek solasaldia izango dute aktoreekin. 

La Berrea Teatro konpaina madrildarra da, gazte talde batek bultzatua. Gizarte gaiei heltzen diete oro har, eta aldaketarako eragile gisa ulertzen dute antzerkia. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!