Durangoko Wadokan taldea onena, Toledoko openean

Anboto 2026ko otsailaren 23a

Wadokan klubeko kideak Toledon.

27 kluben artean nagusitu da talde durangarra, 60 domina baino gehiago eskuratuta.

Joan den ostiralean, Durangoko C.D. Ninjutsu Karate Wadokan kluba Toledora joan zen ‘Batalla de Toledo’ izeneko open nazionalean parte hartzera. Estatu osoko 27 klub bildu zituen txapelketan, 4 eta 25 urte bitarteko 28 lehiakidek osatutako ordezkaritzak parte hartu zuen, Jose Luis Salas maisuaren gidaritzapean. Taldeak emaitza bikainak lortu zituen: 32 urrezko domina, 15 zilarrezko eta 13 brontzezko, eta openeko txapeldun izendatu zen. Klubetik "ikasleen jarrera eredugarria" nabarmendu dute. "Arrakasta honek Durangoko kluba erreferente lehiakor eta hezitzaile gisa sendotu du estatu mailan", gehitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!