Durangoko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek hitzordu garrantzitsua dute datorren asteburuan: Dendak Bai elkarteak Dendak Bai Fest ekitaldiaren edizio berria antolatu du. Landako Gunean izango da, otsailaren 27tik (barikua) martxoaren 1era arte (domeka). Bertara hurbiltzen direnek ohikoa baino prezio merkeagoan eskuratu ahalko dituzte arropak, lurrinak, osagarriak, eta gastro gune batez gozatzeko aukera ere izango dute. Gainera, publiko orokorrari begirako tailerrak antolatu dituzte. Halaber, familiek txikiparka izango dute zabalik, baita Jolas Guneko Librea ere.
300 euro oparitan
Dendak Baik 100 euroko hiru Durango Oparitu txartel egingo ditu zotz erosleen artean. Erosketek otsailaren 19tik martxoaren 1era bitartean egindakoak izan beharko dute, eta azokako bertako edo establezimenduetako ticketek balioko dute. Parte-hartzaileek karteletan aurkituko duten QR kodea eskaneatu beharko dute erosketa-tiketa eta datuak igotzeko.
Aurtengo edizioak ere Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa du.
Dendak Bai Festeok ordutegia:
-
Otsailak 27 (ostirala): 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30
-
Otsailak 28 (larunbata): 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30
-
Martxoak 1 (igandea): 11:00 - 14:00