Nacho Diago magoaren argiak eta itzalak San Agustinen

Aritz Maldonado 2026ko otsailaren 20a

Argiaren bitartez, hausnarketa eragitea gura du Diagok; zapatuan izango da emanaldia, 21:00etan. 

Nacho Diago magoa Bizkai aldetik ibiliko da asteburuan. Hain zuzen ere, valentziarrak Sopela eta Durango bisitatuko ditu bere azken lanagaz: aLUZina. Argi eta itzalekin jolastuz, harritzeko gaitasunari buruz hausnartzera gonbidatuko ditu ikusleak. "Mago onak ikuslearen barruak mugitu eta txundidura hori sentiarazten diotenak dira", esan du Diagok bere lanari buruz. "Gizarteak argiagaz izan duen hartu-emana da lanaren haria, baita honek eragiten duen itzala ere". Diagok itzalen antzerkia, umorea eta poesia uztarzen ditu. Durangoko emanaldia zapatuan izango da, 19:00etan.

Diagok ibilbide luzea darama ikuskizunaren munduan; izan ere, magia egin ez ezik zirkuan eta telebista saioetan ere parte hartu du. 2005ean XXVII Congreso Mágico topaguneko lehenengo saria irabazita Espainiako txapeldun geratu zen. Bere lanetan, ohiko objektuekin esperimentatuta, gutxien espero duen toki edo sentsazioetara eramaten du ikuslea. 2022an FESMAk Atmosfera Mágica saria eman zion.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!