Lorratz taldeak girotuko du zapatu honetako Dantzaro

E.H. 2026ko otsailaren 19a

Lorratz taldearen saio bat. LORRATZ TALDEA

Erromeria 19:00etan izango da, Andra Mariko elizpean. Bestalde, domekan Durango Kantari egingo dute merkatuan, 12:00etan. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotuko du jardunaldia.

Zapatu honetan, otsailak 21, Lorratz taldeak girotuko du Dantzaro jardunaldia. Erromeria 19:00etan hasiko da, Andra Mariko elizpean. Domekan, musika egarriz jarraitzen duenak Durango Kantari izango du zain. 12:00etatik aurrera, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak topaketa girotuko du. Ekitaldia merkatu plazan izango da. 

Bentazaharreko Mutiko Alaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!