ANBOTOk jakin ahal izan duenez, Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Durangon, Ermuan lapurretan egin dutela egotzita. Atxiloketak goiz honetako 08:00ak aldera egin dituzte Ezkurdiko tren geltokian. Polizia agenteek tren zerbitzua eten behar izan dute momentu batez. Segurtasun Sailak hedabide honi jakinarazi dionez, hiru atxilotuek "indarrez eta bortizki" egin diote lapurretan, Ermuan, kalean, herritar bati. Ustezko lapurrak trena hartu dute gero ihes egitea helburu, baina Ertzaintzak Durangon gelditu ditu. Halaber, atxilotuak Eibarko ertzain-etxean daudela jakinarazi du Segurtasun Sailak.