Berbarok leku eta ekintza berriak batu ditu udalekuetako eskaintzara

E.H. 2026ko otsailaren 17a

Udalekuetarako izen-emateak martxoaren 2tik (09:00etatik hasita) martxoaren 5era (16:00ak arte) egin beharko dira. Berbarok jakinarazi du plaza guztiak beteko balira, zozketa egingo dutela martxoaren 6an.

Egunotan euria gogotik egin arren, Berbaroko kideak udako eguzkiari begira ipini dira: euskara elkartea udalekuetako eskaintza berria prestatzen dabil, eta iragarri duenez, aurten hainbat nobedade egongo dira. Egonaldi finkoa Uitzin eskainiko dute (Larraun, Nafarroa), udaleku ibiltariak egingo dituzte Bilbotik Areatzara eta Durangotik Lanestosara, eta urtero legez, Udan Olgetan programa eskainiko diete txikienei, Durangon bertan.

Udalekuetarako izen-emateak martxoaren 2tik (09:00etatik hasita) martxoaren 5era (16:00ak arte) egin beharko dira. Berbarok jakinarazi du plaza guztiak beteko balira, zozketa egingo dutela martxoaren 6an. Matrikuladunek martxoaren 14an entregatu beharko dituzte fitxak, beranduenez. Azkenik, plazaren bat libre geratuko balitz, ezohiko izen-ematea aktibatuko luke Berbarok. Kasu horretan, martxoaren 16tik 20ra zabalduko dituzte izen emateak.   

Udaleku eskaintza

Euskara elkarteak honako programa hauek eskainiko ditu aurtengo udalekuetan: 

  • Udan Olgetan:  Ekainaren 22tik uztailaren 24ra. 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
    • Jantoki zerbitzua ere badago.
  • Udaleku finkoak:
    • Errekabarri (Uitzi): ekainaren 28tik uztailaren 5ra, LH3 eta LH4ko haurrentzat.
    • Harriandi (Uitzi): uztailaren 9tik 20ra, LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat.
  • Udaleku ibiltariak:
    • Ibiltari txikia: Bilbotik Areatzara. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. DBH1 eta DBH2ko gaztetxoentzat.
    • Ibiltari handia: Durangotik Lanestosara. Uztailaren 9tik 20ra. DBH3, DBH4 eta lehenengo batxilergoko gazteentzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!