Eguzki-plakak ipiniko dituzte Platerueneko teilatuan

E.H. 2026ko otsailaren 16a

Halaber, asfaltozko oihala berrituko dute. 

Durangoko Udalak Platerueneko teilatua berrituko du. Asfalto oihala berrituko dute, batetik, eta eguzki-plakak ipiniko dituzte, bestetik. Lanek hilabete bi iraungo dute, eta 34.490 euroko aurrekontua izango dute. Era berean, udalak zehaztu du eguzki plakak antzoki gainean ipintzea esku hartze zabalago baten zati dela. Izan ere, 2025ean 576 plaka ipini zituzten Landako Gunean. Halaber, Laubideta kalean antzerako proiektu bat egin gura dute. Udalak proiektu berri bat du planifikazio fasean. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!