Kobika jatetxeak sari berri bat irabazi du. Oraingo honetan, Euskadi ordezkatuz, Valladoliden izan den Espainiako 'desTAPA las legumbres' txapelketan nabarmendu da. Durangoko jatetxeko Iñigo Kortabitarte eta Ariel Lopardo sukaldariek 'Garbalau' izeneko pintxoa aurkeztu dute bertan eta mokadu abangoardistenaren saria eskuratu du.
Pintxo honen sortzaileek mokadu batera ekarri dute baraualdiko lapiko tradizionala. Pedrosilloko MG garbantzu-irinarekin egindako sorrentinoa xehatutako eltzekariarekin bete eta espinaka kurruskari baten gainean jarri dute, dena piperrauts pikante apur batekin apainduta.

Saritutako pintxoa.