Oiz kalea asfaltatzen hasiko dira gaur

E.H.

Gallanda kaleko asfaltatzeak gaur amaituko dituzte. Konponketa puntualak egingo dituzte San Rokeburuko garaje batzuetan eta Txibitenan.

Durangoko Udalak herriko hainbat gune asfaltatu ditu egunotan. Joan zen astean, Montorretan, Jesus Maria Pedrosa eta Jesus Mari Leizaola kaleetan egin zituen esku hartzeak. Era berean, Aliendalde industrialdeko goragunean leundu dituzte, baita Sanagustinaldeko eta Laubideta kaleko eremuak asfaltatu ere. Aurrerantzean, udalak lan gehiago egingo ditu Oizen, Muruetatorren eta San Rokeburun. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!