Uretako puzgarriak Landakoko igerilekura itzuliko dira zapatuan

E.H. 2026ko otsailaren 11

16:30etik 19:30era egongo dira erabilgarri, ordu erdiko txandetan
antolatuta. 5-12 urteko umeek parte hartu ahalko dute. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Zapatuan, otsailak 14, uretako puzgarrien jardunaldi bat gehiago egingo da Landakoko igerilekuan. Egitasmoa 5-12 urte bitarteko umeentzat antolatuta dago, eta 16:30-19:00 ordutegian erabili ahal izango dira, ordu erdiko txandatan. 

Durangoko Udalak azaldu du ekintzan parte hartzeko derrigorra dela izena ematea. Inskripzioak Durango Kirolaken web atarian edo kiroldegiko harreran egin daitezke. Igerilekuko abonuaren arabera, erabiltzaileek erreserba aurreratuak egiteko aukera izango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!