Euskadiko Ikasleen Orkestra Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sustatutako ekimena da, eta urtero gazte musikariak elkartzen ditu elkarregaz lan egiteko. Orkestraren topaketa apirilaren 5etik 10era egingo da, eta egun horietan zehar, parte hartzaileek errepertorio tekniko eta anitza landuko dute, besteak beste, Aaron Copland, José Maria Usandizaga eta Antonín Dvoraken lanekin. Topaketaren ostean hiru kontzertu eskainiko dituzte Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan eta Donostiako Musikenen.
Durangoko Udalak eta Bartolome Ertzillak bi musikari gazteak zoriondu ditu ohar batean. "Musikari eskainitako etengabeko ahaleginaren eta konpromisoaren emaitzagatik zoriondu nahi ditugu. EIOko esperientziari esker, ikasten jarraitzeko, bizipen berriak izateko eta musika beste gazteekin partekatzeko aukera izango dute".