Durangoko pentsiodunek Lehen Mailako osasun arretaren "gainbehera" salatu dute

E.H. 2026ko otsailaren 9a

Goiz honetan manifestazioa egin dute osasun zentroetako arreta indartzeko, giza baliabideak handitzea eskatzeko eta anbulantzia medikalizatua eskatzeko.

Durangoko pentsiodunek Landakoko osasun zentroaren aurrera eraman dituzte protestak. Lehen Mailako Arreta "gainbeheran" dagoela kritikatu dute, eta beharrezkotzat jo dute "baliabide materialak eta giza baliabideak handitzea", hala nola medikuak eta erizainak. Haien esanetan, horrek aurrez aurreko arreta "egonkortzen" lagunduko luke, baita ordezkapenak "ezinbestekora murrizten" ere. 

Era berean, anbulantzia medikalizatu iraunkorra ipintzea eta Zaintza Publiko, Unibertsal eta Komunitarioaren Sistema berri bat ezartzea eskatu dute. Pentsiodunen berbetan, beharrezkoa da "Osakidetzaren eta gizarte-zerbitzuen zaintza eta mendekotasun zerbitzuen arteko koordinazio eraginkorra bermatzea, behar sozio-sanitarioei erantzun osoa emateko". Osasun sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa denfendatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!