Durangoko Udalak martxan ipini ditu San Inazioko parkea hobetzeko eta estaltzeko lanak. Proiektuak aterpe bat eraikitzea aurreikusten du. Egiturak 350 metro karratuko azalera hartuko du, eta txintxaunak estaliko ditu. Aterpeak arkupe itxura izango du, eta polikarbonatoz egina egongo da.
Obrek iraun bitartean, parkearen zati zarratuta egongo da aldi baterako. Hala ere, tirolinaren eremuak eta gainerako joko naturalek zabalik jarraituko dute, salbu eta segurtasun arrazoiengatik unean-unean itxi behar badira.
Obren iraupena bost hilabetekoa izango da. Udalak 244.470 euroko inbertsioa egingo du.