Rio de Orok La voz de Hind pelikula proiektatuko du Zugazan, Fokuan Zinema Sozialaren Jaialdiaren harira. Filma benetako gertakarietan oinarrituta dago. Palestinako gatazka "ikuspegi humano eta hurbilaz" lantzen duela jakinarazi du elkarteak. Halaber, ikus-entzunezkoak sari ugari jaso du nazioartean.
Emanaldia otsailaren 12an izango da, eguena, 18:30ean. Sarrerak doan erreserbatu daitezke Zugaza zinemaren web atarian.