Berbaroren 'Hirukoa' lehiaketa bariku honetan jokatuko da Plateruenean

E.H. 2026ko otsailaren 4a

2024ko parte hartzaileak. BERBARO

Galdera-erantzunez eta probaz bateriko lehiaketak zazpigarren edizioa izango du aurtengoa. Izena emateko aukera zabalik dago. 

Bariku arratsaldean Plateruenera gerturatzen direnek arratsalde-pasa ederra egiteko aukera izango dute. Berbarok Hirukoa lehiaketaren edizio berria antolatu du. Elkarteak dena dauka prest, aurten ere, lehiakideak zein saioa ikustera gerturatzen direnak gozarazteko. Urtero legez, telebista lehiaketen antzeko jokoa egingo dute. Galdera-erantzunekin, askotariko probekin, baina pantailara begira egoteko beharrik barik.

Berbarok azaldu du hirukoteka jokatu beharko dela, eta gehienez, 20 talderentzako llekua egongo dela. Izen emateak honako inprimaki honetan egin behar dira: https://labur.eus/Hirukoa2026 

Talde irabazleak opari eder bat izango du zain. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!