Durangoko Orfeoiak otsailaren 23an egingo du ezohiko batzar orokorra

A. M. 2026ko otsailaren 2a

Ezohiko batzarra otsailaren 23an egingo dute, 20:00etan, Landako kiroldegiko lokaletan.

Hiru atal izango ditu batzarrak: Estatutuen aldaketa, zuzendaritza batzordeko kide batzuren aldaketa eta eskaera eta galderen atala. Bazkideek otsailaren 13ra arteko epea dute bestelako gaiak proposatzeko. orfeondurangues@gmail.com helbidera bidali behar dira proposamenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!