Durangok 20.000 bisitarirekin eta 40.000 gaualdirekin zarratu zuen 2025a

E.H. 2026ko urtarrilaren 30a

Turismo bulegoko datuen arabera, bisitari kopuruak gora egin zuen iaz. Bidaiaririk gehienek Eps

Durangok emaitza positiboekin zarratu du 2025eko balantze turistikoa. Guztira, 20.031 bisitari hartu zituen Turismo Bulegoak, 2024an baino %1,1 gehiago. Gaualdiei dagokienez, datuek gora egin zuten: 40.226 loaldi erregistratu zituzten (% 0,17ko igoera), eta hotelen batez besteko okupazio-tasa % 56,52koa izan zen.

Bisitari gehieneko hilabeteak maiatza (3.105), martxoa (2.252) eta ekaina (2.060) izan ziren. Bisitarien profilari dagokionez, Espainiako estatuko turistak izan ziren nagusi.

Eskaintza arrakastatsua

Datu kuantitatiboez harago, udalerrian eskainitako kultur jarduerek harrera ona izan dute. Gerediaga elkartearekin batera antolatutako doako bisita gidatuetan, adibidez, 339 pertsonak parte hartu zuten. Jesica Ruiz Turismo zinegotziak adierazi duenez, emaitzaek "helmuga turistiko iraunkor gisa" sendotzen dute Durango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!