Udalak 2.290 euroko inbertsioa egin du seinaleak aldatu eta izendegia Euskararen Erabilera Sustatzeko eta Normalizatzeko Araudira egokitzeko. Euskaltzaindiaren laguntza izan dute zeregin horretarako. Era berean, hilerriko kokalekuen berri ematen duten planoak ipini dituzte. Erliebedunak dira, hau da, braillez ere ipinita daude, ikusmen urritasuna duten herritarrek erabiltzeko moduan.
Mapa horietan hilerriko balio artistiko eta historikoa ere jaso dute. Besteak beste, 1937ko bonbardaketaren ostean sortutako hobi komunei buruzko azalpen laburrak daude irakurgai.