Proiektuak hainbat jarduera biltzen du: iragazgaitz egingo dute teilatu osoa, eta sustraien kontrako xafla bat ipiniko dute barruko patioan, sastrakak ekiditeko. Halaber, Sanagustinalde kalera ematen duen teilatu hegala berrikusiko dute, eta hartara, 2022tik han dagoen aldamioa kendu. Azkenik, eraikinaren egungo eskoramendua ebaluatuko dute, obrek iraun bitartean segurtasuna bermatzeko.
Eraikina asilo-ospitale izan zen 1845etik, eta adinekoen egoitza bere azken urteetan, harik eta 2008an itxi zuten arte. Teilatuan hezetasuna eta landaretza pilatu dira azken urteotan, eta horrek egoera kalteberan jarri du eraikina.