Durangoko gazteek eskuragarri dituzte psikologoarenera joateko bonuak

E.H. 2026ko urtarrilaren 28a

Udalak 2.444 bonu kaleratu ditu, eta 14-35 urte bitarteko gazteei eskaini. Txartel bakoitza 9 euroan ipini dute salgai. Saio psikologiko bakoitzaren gainerako kostua udalak hartuko du bere gain.

Durangoko Udalak psikobonuen edizio berria ipini du martxan. 2.444 txartel kaleratu ditu, eta 14-35 urteko gazteen zerbitzura jarri, gazteei psikologoarenera joatea errazteko. Txartel bakoitza bederatzi euroan ipini dute salgai. Gazteek bonu hori eskutan joan ahal izango dute udalerriko klinika psikologikoetara. Esku hartze bakoitzaren gainerako kostua udalak pagatuko du. 45 euroko ekarpena egingo du saioko, hain zuzen ere. Hori guztia dela eta, 100.000 euroko diru atala prestatu dute kanpaina finantzatzeko. 

Udalak zehaztu duenez, bonu bakoitza 50 eta 60 minutu arteko saio baterako edo taldeko lau saiotarako erabili ahal izango dira. Saiook azaroaren 26a baino lehen egin beharko dira, egun horretan iraungiko direlako bonuak. Halaber, udalak zehaztu du herritar bakoitzak zortzi bonu erosi ahal izango dituela gehienez. 

Txartelak HAZ bulegoko kutxazainetan edo bonoa.durango.eus atarian eskuratu daitezke. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!