Francisca Painok irabazi du JAEDen zozketako autoa

M.Z. 2026ko urtarrilaren 23a

JAEDeko zozketa solidarioko Dacia Sandero autoa errepidean da gaurdanik. Irabazlea Francisca Paino durangarra da eta gaur jaso ditu kotxeko giltza elkarteko ordezkarien eskutik, Gaursa kontzesionarioan egindako ekitaldian.

JAEDek gabon sasoian urtero egiten du zozketa solidarioa. Aurtengoan errekorra egin dute. 80.000 txartel ipini zituzten salmentan, inoiz baino gehiago, eta guztiak saldu zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!