Hofe, Anari, Belako, Ibil Bedi eta Malakias, besteak beste, Durangon egingo duten 'Oihu bat palestinara' jaialdian

A. M. 2026ko urtarrilaren 22a

'Oihu bat Palestinara' jaialdiaren berri eman dute gaur. Durangon egingo dute ekimena martxoaren 21ean. Kontzertuak, dantzariak eta bertsolariak egongo dira, besteak beste. Sarrerak asteazkenetik, urtarrilaren 28tik, aurrera egongo dira salgai. 

Euskal Herriko hainbat musikari eta artistek parte hartuko dute Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin batera antolatutako ekimenean. "Era autogestionatuan antolatzen ari garen egun honek, Palestinaren aldeko borrokari indarra ematea du helburu". Hemezortzi talde iragarri dituzte oraingoz: 

  • Anari
  • Belako
  • Bengo
  • Borla
  • Chuleria, Joder!
  • Dena
  • Eire
  • La Furia
  • Gailu
  • Lukiek
  • Malakias
  • Ødei
  • Olatz Salvador
  • Mateo Zikuta

Sarrerak bi preziotan egongo dira salgai antolatzaileen arabera, 15 eta 25 eurotan. "Bakoitzak bere ahalmenaren edo nahiaren arabera erabaki dezala zenbatekin lagundu nahi duen Palestinaren aldeko borroka eta errepresioaren aurkako kutxa", azaldu dute antolatzaileek. Sarrerak erosteko informazio gehiago oihubatpalestinara.eus webgunean dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!