Izan ere, udalak azaldu duenez, adingabe askok 10 kilometro baino gehiago egin behar izaten dute oinez, egunero, eskolara joateko. Bizikletekin garraiobide egokia eskaintzea eta eskola-absentismoa gutxitzea gura dute. Era berean, motordun ibilgailu bat ere bidali dute, Stop Bide Indarkeria elkartearekin lankidetzan. Bide hezkuntzako-programatik hartutako ibilgailua da.
Kanpainaren bultzatzailea Mikel Porto eibartarra da. Portok hainbat bider esku hartu du Durangoko Udalagaz eta Baobab elkartearekin batera, material solidarioa Euskal Herritik Senegalera bidaltzen. Betaurrekoak bidali izan ditu hainbat alditan, eta horiek batzeko lekuak atondu izan ditu Durangoko Udalarekin batera. Urrutira joan barik, iaz sei kutxa betaurreko bete zituzten udalean.
Udalak gogoratu du egitasmoa zabalik dagoela eta betaurrekoak urte osoan zehar utz daitezkeela udaletxean, dohaintzan. Egitasmoekin,