Fitness aretorako abonuak martxan Durangon

E.H. 2026ko urtarrilaren 19a

Eskariak gaurtik otsailaren 28ra arte egin daitezke. 

Durango Kirolakek igerileku zerbitzuetarako eta fitness instalazioetarako urteko abonua egiteko aukera eskainiko du berriro. Orain arte, eta iragarri bezala, urteko ordainketa ez zegoen eskuragarri 2026aren hasieran, tramitazio administratiboko prozesuan zegoelako, prezio publikoak berrikusi eta eguneratzearen barruan. Hala ere, berehalako irtenbide bat eskaintzeko eta udal zerbitzuak eskuratzeko ekitatea bermatzeko, Durango Kirolak erakundeak urteko abonua jarriko du abian berehalakotasunez. Eskariak gaurtik otsailaren 28ra arte egin daitezke. Era berean, zerbitzu horietarako hiru hilean behingo ordainketa eskuratu duten pertsonek urteko ordainketa baliatu ahal izango dute, eta indarrean dagoen preziotik deskontatuko da hiruhilekoagatik ordaindutako zenbatekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!