Herritarrak klima aldaketaren aurrean babesteko proiektua egingo dute Durangon

E.H. 2026ko urtarrilaren 14a

Udalak espazio seguru eta irisgarriak sortu gura ditu bero handiko egoerei aurre egiteko. Egoeraren azterketa egingo dute lehenik, babeslekuen katalogoa gero, eta prestaturiko plana herritarrei komunikatuko diete, azkenik. 

Durangoko Udalak klima babeslekuen sarea diseinatu nahi du herritarrak muturreko bero egoeretatik babesteko. Proiektua aurten garatu gura dute, eta hiru fase definitu dituzte horretarako. Lehenengoa urtarrilean eta otsailean egingo dute: bero boladen proiekzioak egingo dituzte, eta auzo kalteberak identifikatuko dituzte, horrekin, babeslekuek aintzat hartu beharreko ezaugarriak zehazteko. Zeregin horretarako, partaidetza eta komunikazio planak diseinatuko dituzte teknikariekin eta elkarteekin.

Bigarren fasean, otsailetik aurrerakoan, babesleku klimatikoen katalogoa egingo dute. Eremu posibleak aztertuko dituzte horretarako, eta kontuan hartuko dituzte lekuen irisgarritasuna, erosotasun termikoa, gerizpea, iturriak eta komunak. Udalak iragarri du saio parte hartzaileak egin gura dituela auzoetako eragileekin eta tokiko kolektiboekin. Proposamenak aztertu ondoren, babesleku klimatikoen zerrenda definituko dute.

Hirugarren fasean, babesleku klimatikoen mapa partekatuko dute herritarrekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!