Uretako puzgarriak zapatu honetan Landakoko igerilekuetan

E.H. 2026ko urtarrilaren 14a

Jolasok arratsaldez egongo dira erabilgarri, 16:30etik 19:30era.

Zapatuan, urtarrilak 17, uretako puzgarriez gozatzeko aukera izango dute 5 eta 12 urte bitarteko umeek, Landakoko igerilekuan. Jardunaldia 16:30etik 19:30era egingo da, txandaka, erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko. Parte hartzea gura dutenek izena eman beharko dute aurretiaz, Durango Kirolaken atarian edo Landako II kiroldegiko harreran.

Erabiltzaileek erreserbatarako lehentasuna izango dute abonu motaren arabera. Urteko bonua dutenek zazpi egun lehenagotik eskatu ahalko dute tartea; hiruhilekoa dutenek, eguaztenetik aurrera, eta hilekoa dutenek zein bonurik bakoek, jardueraren egun berean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!