Telmo Irureta, Aitziber Garmendia eta Mireia Gabilondo San Agustin kulturgunearen denboraldi hasierako protagonista

Aritz Maldonado 2026ko urtarrilaren 9a

Durangoko San Agustin kulturgunearen uda bitarteko egitaraua aurkeztu dute gaur. Hamasei ikuskizun eskainiko dira bertan, besteak beste, Xirriquiteula Teatreren Laika ikuskizun saritua, Hika teatroaren Zorretan edota Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabalaren Kaka egongo dira ikusgai. Domekan izango da lehen emanaldia, Telmo Iruretaren, Aitziber Garmendiaren eta Mireia Gabilondoren Sabes que las flores de plastico nunca han vivido, ¿verdad?, hain zuzen ere. 

Pozik agertu da San Agustinera itzultzeagaz 2023an Goya saria irabazi zuen Telmo Irureta. "Oso ondo pasatu dut bertan, eta oroitzapen oso onak ditut. Lan honekin, publikoak gozatzea eta buruari eragitea gustatuko litzaidake. Pertsonaiekin enpatizatzea lortuz gero, hobeto ulertuko dute gero alboan dutena ere", azaldu du. Domekan izango da emanaldia, 19:00etan. Euskaraz lan egiten duten antzerki konpainiak izango ditu ardatz, beste behin, kulturguneko egitarauak Arantza Arrazola kudeatzaileraren berbetan. "Uste dugu programazio orekatu bat lortu dugula. Euskarazko konpainien lanez gainera, zazpi urtean biran daramaten Laika lana, edota Nacho Diagoren aLUZina magia emanaldia nabarmenduko nituzke, besteak beste". 

SAN AGUSTIN 2026

  • Urtarrilak 11, Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿verdad?, 19:00etan. 
  • Urtarrilak 17, Zorretan, 19:00etan. 
  • Urtarrilak 24, Glossaria, 19:00etan. 
  • Urtarrilak 25, Semaforoa, 18:00etan. 
  • Otsailak 8, Laika, 18:00etan. 
  • Otsailak 21, aLUZina, 19:00etan. 
  • Otsailak 28, El lenguaje de las flores, 19:00etan.
  • Martxoak 5, Kaka, 19:00etan.  
  • Martxoak 8, Kimu, 18:00etan.
  • Martxoak 14, Zambra de la buena salvaje, 19:00etan, 
  • Apirilak 18, Viva!, 19:00etan. 
  • Apirilak 25, Marmarra, 19:00etan. 
  • Apirilak 26, Zepo Zapo, 18:00etan. 
  • Maiatzak 1, Ezer ez delako amaitzen, 19:00etan, 
  • Maiatzak 9, Adjudikazioa, ke barbaridad!, 19:00etan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!