Durangoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Hezkuntza Sailagaz, udalerriko ikastetxe bitan, Zabalarran eta Landakon, egokitzapenak egiteko. Landakon, bi urteko umeen gela egokituko dute (47.973,38 euroko inbertsioa); Zabalarran, hiru urtekoena (48.157,89 euro). Udal iturriek esan dutenez, hezkuntza-eredu pedagogiko berrietara egokitu gura dituzte gelok.
Akordioaren arabera, Durangoko Udalak bere gain hartuko ditu lanen tramitazioa, lizitazioa eta zuzendaritza teknikoa. Hezkuntza Sailak ekarpen ekonomikoa egingo du, kostu osoaren % 60 gehienez estalita. Hitzarmenak gehienez bi urteko indarraldia izango du,