El Arbol elkarteak Gabonetako jostailu bilketaren balantzea egin du. "Aurreikuspen guztiak" gaindituta eta "elkartasun olatua" lagun itxi dute kanpaina. Elkarteak 100 umeri baino gehiagori banatu dizkio jostailuak, eta kanpainako helburu nagusia bete du era horretan: egoera ekonomikoa edozein izanda ere, umeek jostailuen ilusioaz gozatu ahal izatea. Hori dela eta, , Durangoko familien ekarpen bakoitza eskertu du elkarteak: "Jasotako jostailu kopurua eta kalitatea ikusgarria izan da. Durangoko herriari eskerrak eman nahi dizkiogu erakutsitako konpromisoagatik; zuen eskuzabaltasunari".