Azterketa garaia dela eta, Durangoko Udalak ikasgelak antolatu ditu hainbat azpiegituratan. Honako ordutegi hau dute:
Udal Liburutegia
- Urtarrilak 7, 8 eta 9: 9:00etatik 21:00etara.
- Urtarrilak 10 eta 17: 10:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilak 11 eta 18: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Intxaurrondo
Urtarrilaren 7tik 18ra, astelehenetik ostiralera, Intxaurrondoko ikasgela erabilgarri egongo da, 9:00etatik 14:00etara.
Durango Kirolak – Landako I
Landako I kiroldegiak ere ikasteko espazioa eskainiko du 18ra arte:
- Eguaztenetik barikura: 9:00etatik 21:00etara.
- Zapatuetan: 9:00etatik 21:30era.
- Domeketan: 9:00etatik 14:00etara.