Durangoko izotz pistak 8.800 erabiltzaile izan ditu

E.H. 2026ko urtarrilaren 7a

Inoiz baino erabiltzaile gehiago izango ditu. Iaztik hona % 10,4 igo da erabiltzaile kopurua.

Erabiltzaile gehieneko egunak abenduaren 30a (869 sarrera), urtarrilaren 4a (854) eta abenduaren 26a izan ziren (846). Ia % 66 hamalau urtetik beherakoak izan ziren, eta % 34 hortik gorakoak. Generoari dagokionez, emakumeen parte hartzea % 53koa izan zen eta % 47koa gizonezkoena. Durangoko herritarrez gainera, eskualdeko herritarrek eta eskualdetik kanpokoek erabili zuten, hala nola ondarroarrek, markinarrek eta bilbotarrek. Era berean, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat elkartek antolatu dituzte irteerak bertara. Bilboko Txantxiki Aisialdi Taldeak, Urnietako Kalexka Elkarteak eta Arrigorriagako Irrikazu taldeak, besteak beste. 

Jesica Ruiz alkateordeak positibotzat jo ditu emaitzak: "Izotz-pistak lan handia eta etengabeko
jarraipena eskatzen du, baina argi dago eskaera handia duela, batez ere gazteen artean.
Eskerrak eman nahi dizkiet posible egin duten teknikari guztiei eta jarduera aurrera ateratzeko
lan egin duten pertsona guztiei".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!