Paule Miota eta Ander Jauregi garaile Durangoko sansilvestrean

E.H. 2026ko urtarrilaren 1a

Ume, gazte zein heldu, 700 parte hartzailek baino gehiagok egin zuten bat urtea amaitzeko egitasmoarekin. 

Durangarrek San Silvestre eguneko lasterketagaz amaitu zuten urte zaharra. Jendetzak egin zuen bat Kirolerrota atletismo taldearen deialdiagaz. Umeen kategorian 173 parte hartzaile izan ziren; 47 gazteen taldean, eta 520 helduen kategorian. Halaber, ez ziren mozorroak eta umore ona falta izan.

Podiuma honako hauek osatu zuten:

Emakumeetan:

  1. Paule Miota (Denbora: 00:17:30)
  2. Maider Miota (00:17:31)
  3. Laia Cervera (00:18:19)

Gizonetan:

  1. Ander Jauregi (00:14:29)
  2. Telmo Barrutia (00:14:38)
  3. Xabier Rementeria (00:14:41)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!