Euskal Arte Azoka urtarrilaren 5era arte zabalik

Anboto 2025eko abenduaren 30a

Eskuahaldunak elkarteak sortutako erakusketak Euskal Herri osoko 100 artista baino gehiagoren lanak batu ditu.

III. Euskal Arte Azoka zabalik dago urtarrilaren 5era arte. Aurten, eskultura-lanak bakarrik barik, margolaritza, grabatu, argazkilaritza, marrazketa, ilustrazio, bideo eta argiztapen lanak ere ipini dituzte ikusgai. Euskal Herri osoko 100 artista baino gehiagoren lanak batu dituzte. 

Erakusketa Oiz kalea, 3 eta Ermodo, 23 artean dago. Egunero dago zabalik ondorengo ordutegi honetan:

Aste bitartean: 18:00etatik 20:30era
Zapatuetan eta domeketan: 12:00etatik 14:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!