DRTren Talde Barneratzaileak debuta egin du Arripausuetako topaketan

Anboto 2025eko abenduaren 28a

Atzo goizean jokatutako partiduko familia argazkiak (Instagram: 'drtdurango' eta 'getxorugby'

Durango Rugby Taldearen talde berriak atzo jokatu zuen bere lehen partidua, Getxoko taldearen aurkako lagunarteko neurketan.

Durango Rugby Taldeak (DRT) mugarri garrantzitsua bizi izan zuen atzo, bere ia 40 urteko historian lehen aldiz talde barneratzaile bat sortu eta martxan jarri baitzuen. Debuta Arripausueta zelaian izan zen, Getxoko talde barneratzailearen aurkako lagunarteko partidan.

Topaketa giro onean jokatu zen, errugbia ardatz izan zuen jardunaldi berezian. Emaitza baino harago, egunak balio sinboliko handia izan zuen klubarentzat, inklusioa eta parte-hartzea erdigunean jarriz.

Durango Rugby Taldeak sare sozialen bidez adierazi zuen pozik zegoela bizitakoarekin: “Egun oso berezia izan dugu DRTrentzat, lehenengo aldiz gure ia 40 urteetan Talde Barneratzailearen lehenengo topaketa izan dugu. Errugbiaz eta alaitasunez betetako giro apartagaz gozatu dugu”, azaldu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!