Dena prest abenduaren 28an Plateruenan eskainiko den Gabonetako Txistu Kontzerturako

Anboto 2025eko abenduaren 27a

Musikariak azken entseguan. (Argazkia: Goiuri Iturriza)

Hainbat herritako 69 musikari batuko dira 13:00etan hasiko den emanaldian.

Plateruena Kultur Aterpea goi mailako musikariz beteko da bihar, abenduak 28, Gabonetako Txistu kontzerturako. Emanaldia 13:00etan hasiko da. Guztira 69 musikari batuko dira: 37 txistulari, 14 abeslari, 6 metalezko instrumento eta harizko zortzi, besteak beste. Piano, trikitixa eta gitarra bana ere izango dira. Denak Eleder Iturrieta zuzendariaren aginduetara ariko dira.

Musikariak Durango, Iurreta, Abadiño, Elorrio, Garai, Berriz, Zaldibar, Mañaria, Bilbo, Gasteiz eta Zuiatik etorriko dira. 

Jaizale Txistulari Elkarteak hainbat eragileren laguntzarekin antolatutako kontzertuan joko diren piezak honako hauek dira: Gabeko Izar, Goazen guztiok goazen, Mesias sarritan, Dringilin dron, Oi Betleen, Ole! Olentzero!, Ai hau gauaren zoragarria, Txe honetan, Hallelujah, Olentzero rockero eta Hator hator

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!