Epaimahaiak bere estetika eta originaltasuna nabarmendu ditu. Bigarren saria, 1.000 eurokoa, Etxebarria liburudendak jaso du, eta hirugarrena, 500 eurokoa, La biutik de la salud dendak jaso du. Herritarrek ere bozkatu ahal izan dute erakusleiho zainduena, eta guztira, 843 herritarrek eman dute botoa; Ai amak eraman du publikoaren saria, 300 eurokoa, 126 botogaz.