Bizkaiko Xake Federazioak publikoki zoriondu gura izan du durangarra. "Emaitza hori maila goreneko txapelketa batean lortutako arrakasta handia da, parte hartzaile kopuru handia eta maila tekniko oso altua zeudela kontutan hartuta", azaldu dute ohar batean. Emaitzaz gainera, Nazioarteko Maisu (MI) titulurako norma ere lortu zuen Prietok.