Txikigym erakustaldian batutakoa Angelman Sindromea Elkarteari emango diote

Anboto 2025eko abenduaren 22a

artxiboko irudia.

Durangoko Uztai Taldeak umeen Txikigym gimnastika erritmiko erakustaldia egin du asteburuan. Bertan, ia 1.000 euro batu dituzte Angelman Sindromea elkartearentzat. Umeek urtean zehar ikasitako guztia erakutsi dute. 

Uztai taldearen arabera, inoizko bizkotxo kopuru handiena ekarri zuten parte hartzaileek. "Sekulako ekitaldia izan zen, eta arrakasta bat batu zen diru kopuruagatik", esan dute taldetik. "Aurten, inoiz baino bizkotxo gehiago ekarri dituzte familiek, eta horrez gainera, egunean bertan ere, abisatu gabe, beste hainbat familiek ere ekarri zituzten bizkotxoak. Denak saldu genituen, azkenak, osorik", azaldu dute ohar baten bidez. Kafetegi solidarioan 453, 50 euro batu zirela zehaztu dute Uztaitik, eta Ametsa Rehabilitacionesek emandako otzaragaz, 545 euro. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!