Dendak Baik Gabonetako kanpaina ipini du martxan, Durangoko dendetako erosleak saritzeko. 8.000 euro banatuko dituzte saritan eta zozketatan. Kanpainako ekintza nagusia abenduaren 22an eta 23an izango da. Karpa bat ipiniko dute Andre Marian, goizez (11:30-13:30) eta arratsaldez (17:00-20:00), eta bertan, zozketa batean parte hartzeko aukera eskainiko diete abenduaren 15etik hona erosketaren bat egin dutenei.
Batetik, sarien erruleta egongo da. 10 eurotik gorako erosketa egin dutenen artean, 20, 50 eta 100 euroko opari txartelak, gabonetako otzarak eta izotz pistarako sarrerak egingo dituzte zotz. Bestalde, 20 eurotik gorako erosketaren bat egin dutenek izotz pistarako sarrera eskuratu ahalko dute, zuzenean, zozketarik egin barik.