Durangoko izotz pistak zapatuan zabalduko ditu ateak

E.H. 2025eko abenduaren 18a

Urtarrilaren 6ra arte egongo da martxan. 14 urtetik beherakoen sarrera lau eurokoa da; helduena, sei eurokoa. Martitzenetan, prezio berezia eskainiko dute bisitari guztientzat: hiru eurokoa. 

Durangoko Udalak izotz pista atondu du Landako Gunean. Azpiegitura zabalik egongo da Gabonek iraun bitartean, abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra.

Ordutegiak

  • Ordutegi orokorra: 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30
  • Abenduaren 24a eta 31: 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:30
  • Abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a: itxita

Sarreren prezioak

Sarrera bakoitzak izotz pistan ordubetez ibiltzeko aukera emango du. Izotz pistako leihatilan erosi ahalko dira, prezio hauetan (ez da aurresalmenta zerbitzurik egongo): 

  • Helduak: 6 €
  • 14 urtetik beherakoak: 4 €
  • Egun bereziak (martitzenetan): 3 € guztientzat
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!