Maluta zirkuaren XI. edizioa, ate joka

Aritz Maldonado 2025eko abenduaren 23a

Abenduaren 27an, 28an, eta 29an, Druangoko San Agustin kulturguneak Maluta Eguberri Zirkuaren edizio berri bat hartuko du; Ganso&Ciak aurkezle lana egingo dute; Italiako, Txinako eta Argentinako artistak arituko dira

Beste eguberri batzuez, Durangoko San Agustin kulturgunea zirku karpa bilakatuko da. Hain zuzen ere, bertan egingo dute Maluta Eguberri Zirkuaren edizio berri bat, abenduaren 27tik 29ra; lau emanaldi izango dira guztira, 19:00etan (28an emanaldi bi egingo dituzte; bata 12:30ean, eta bestea arratsaldean). Ganso&Cia konpainiak ekimen arrakastatsu hau antolatzen duen XI. edizioa da aurtengoa, eta eurek egingo dute aurkezle lana, beti legez. Txinatik, Italiatik, Argentinatik eta Nafarroatik datozen artista sorta egongo dira eurekin. Maluta jaialdira doazen bisitariek FUMEzing, Dúo Rossoneve, Hilary, Dama Beltza eta Kaxpiren ikuskizunez gozatu ahal izango dute. Urtero gogoratzen duten moduan, artisten nahasketak emanaldi "magikoa, bakarra eta errepikaezina" sortzen du. "Sarerik eta leihorik barik, baina sekulako talentuagaz, munduko txoko desberdinetatik etorritako artistak izango ditugu, trebezia paregabea, birtuosismoa eta poesia uztartzen", azaldu dute konpainiako kideek.

Sarrerak San Agustin kulturgunearen atarian erosi daitezke. Antolatzaileek "ez lokartzeko" deia egin diete bisitariei; izan ere, urtero geratzen da jendea kalean sarrerarik barik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!