Proiektuak kirolean gerta daitezkeen arrisku fisiko edo emozionalak detektatzea eta horien aurrean jardutea du helburu. Udalak nabarmendu duenez, erronka honetarako ezinbestekoa da eragile guztien inplikazioa: kirol-elkarteena, langileena, familiena eta herritarrena. Konpromiso hori ikusgarri egiteko, bost informazio-panel ipini dituzte herriko kirolguneetan: Landako I kiroldegian (sarreran, saskibaloi kantxan eta Barrio deritzon aretoan), Landako II eraikineko sarreran eta Arripausuetan.
Iker Txertudi Kirol zinegotzi eta Durango Kirolakeko presidenteak adierazi duenez, egitasmoak "kirol-ingurune seguru, osasungarri eta errespetuzko baten aldeko apustua" sendotzen du, eta "kirola balioetan, berdintasunean eta elkarbizitzan hezteko gunea" dela berretsi.